XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autogestioak ez du teknikazko konpetentziarik ukatzen.

Teknikazko konpetentzi-mailak bistan da izango direla, ez, ordea, hierarkiarik (alegia, edukitzeak kapitalak edo politikazko botere baten ordezkotzak eman ohi duen aginterik).

Egingo den antolamendu-bereizketa, teknikazko trebetasunetik eta lanaren atontzetik datorrena bakarrik izango da.

Lan-antolamena, bestalde, teknikazko premietatik isuria da, eta ez menperatze-nahikundetik.

Bigarren objezioa ere ezaguna da.

Plangintzak dakartzien problemetatik autogestioaren ezina ondoriobideztatu nahi da.

Autogestiozaleek ez dute zailtasunik hemen ere ukatzen.

Diotena da ondorio hori ez dela bidezko.

Autogestioak ez du plangintza ukatzen.

Baina kasu! beste modu batetan antolatzen du.

Plangintza-eredua kapitalismoarena edo zentralismo burukratikoarena izan beharrean, hemen ere antolamena behetik gorakoa izanen litzake.

Ez da bakarrik oinarriari kontsultatzea, ez eta oinarriaren izenean erabakiak hartzea.

Oinarriak hartuko lituzke erabakiak, eta egiten denaren kontrola eraman ere bai, lan-batasunen bidez.

Gizarte guzia lan-batasunen sare bezala atontzeko teknikazko eragozpenik ez dago mundu aintzinatu hontan.

Askotan uste ohi denaren kontrara, dio Garaudyk, teknikazko aurrerapenak (automazioak, esaterako) lagundu besterik ez dio egiten autogestioari.